Zinema hedatua

Uraren Oldea

 Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal. Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia. Uraren Oldea zuzeneko sentikari musikal-bisual bat da, familiako diapositiba zahar batzuk oinarri dituena. Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten 1997an, eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen bezala. Zinema hedatuaren baitan koka dezakegun pieza honek memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.
URAREN OLDEA | 45min | kontzertu musikal-bisuala | zinema hedatua Emandako leku batzuk: Huarte Arte Garaikide Zentroa, Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea, Eztena jaialdia, Zinegin Zine festibala, Zurrunbilo festibal de artes escencas contemporáneas, Zirriborro idazketa eskola, Dirdira Lab laboratorio audiovisual y cinematográfico experimental (Azala kreazio espazioa), ...