Ikus-entzunezko alorrean egindako lanen atala. 2012an Bilbon argazki zuzendaritza ikasketak burutu nituenetik, urte hauetan zehar parte hartu dudan ainbat lan, gehien bat zuzendari (Dir.), argazki zuzendari (DP) eta kamera operadore (C.Op) moduan.
Norbere errealitatea Norbere lau aldeak mugatzen duten lau aldeak.

Zinea

Bide Bazterrean Hi eta Ni Kantari (2023), 10’ Punto de Vista 2023 Sail ofiziala Dock of the Bay 2023 Sail ofiziala “Liburu honi falta zaion zatia beha ezazu, hor, zure etxean nunbait gorderik dago. Zure eta neurearen arteko bidea erdiraino ibiltzen saiatu naiz; ezin ninteke aurrerago joan. Zure zureari diotan begiruneak ez dit gehiagora uzten.” Joxan Artze Artzeren letrak nahitaezko abestietan aurki ditzakegu, Mikel Laboaren ahotsean, txori baten hegaldian edo lore baten ederrean, baina bere musika eta soinuarekiko harremana lehenagotik dator. Anaiarekin txalaparta berpizteaz gain, soinua eta hitza uztartzen dituzten disko batzuk grabatu zituen. Ikus-entzunezko lan hau grabaketa hauetan oinarritzen da.
Ura Sartu Zen Barrura (2019), 15’ Punto de Vista 2020 Paisaia saila Huhezinema sail ofiziala/sección oficial Errenteria film sail ofiziala/sección oficial Zine Bilera sail ofiziala/sección oficial Txikia nintzenean uholde handi bat egon zen bizi ginen auzoan. Denak salbu atera ginen baina ez bajeran genituen oroitzapen asko. Diapositiba batzuk besterik ez zituen berreskuratu aitak, eta banan-banan garbitu. Urak ordea beste esanahi bat eman die.
Josuneren Bidaia (2015), 11’ Euskeraz Bizi Nahi dut film laburren jaialdian 3. saria profesionalen atalean Atzerriko hizkuntzak herrian ikasten batzuek. Beste batzuek berriz atzerrira, bertako hizkuntza ikastera, ustezko bertako hizkuntza, ustezko atzerrian. Horrela etorri nintzen ni Edinburgora. Eta horrela ezagutu nuen Alan.
Medvedek (2019) - Ainhoa Gutierrez Del Pozo
Breath of Buenos Aires (2016) - Jacek Ostaszewski
Bat to Rio (2015) - Akhonmedia
La Noche del Raton (2013) - David R. Losada
SHOWREEL Peru Galbete (2012)
- Bide Bazterrean Hi eta Ni Kantari (laburmetraia, 2023)- Dir. - Ura (bideoklipa, 2022) - Dir. - Hitz Ekin (Aek, dokumentala, 2022) - kamera eta muntaia – Dir.: Txakur Gorria - Liluraren kontra, Ronper el aura (laburmetraia Landarte, 2021) - kolorea - Dir.: Arantza Santesteban - Nor zara zu? (Bideo-diskoa, 2021) - Dir. - Eskutitza katu bati (laburmetraia, 2020) - kolorea - Dir.: Ainhoa Gutierrez Del Pozo - Ura Sartu Zen Barrura (shortfilm, 2019) – Dir. - Medvedek (shortfilm, 2019) – DP/kolorea – Dir.: Ainhoa Gutierrez Del Pozo - What is Bertsolaritza? (documentary, 2019) – C.Op – Bertsolari Elkartea - Dastatu (dance film, 2018) – DP/C.Op – Dir.: Txakur Gorria - Ezuzteko Talka (shorfilm, 2018) – DP/C.Op – Dir.: Imanol G. Gurrutxaga - Go!azen 4.0 (TV serie(x13cap.), 2017) - 2nd Unit DP/C.Op - Akhonmedia/Pausoka/EITB - Breath of Buenos Aires (documentary, 2016) – DP/C.Op – Dir.: Jacek Ostaszewski-Oska - Richard Oribe, Al Otro Lado de las Medallas (documentary, 2016) – C.Op – Dir.: Iñigo Asensio - Josuneren Bidaia (shortfilm, 2015) - Dir./DP - Bat to Rio (TV movie, 2015) – DP/C.Op - Akhonmedia - Beldurrak, Odolaren Mintzoa (music video, 2015) – Dir./DP - Desobedientzia: elkartasunetik konpromisora (documentary, 2015) - DP/C.Op – Dir.: Ricard Salom - Aniversario (shortfilm, 2015) – DP/C.Op - Dir.: Ruben Rosas - La Noche del Raton (feature film, 2013) - DP/C.Op - Dir.: David R. Losada - Mirabe, Odolaren Mintzoa (music video, 2013) - DP/C.Op - La Quincena Musical (TV movie, 2013) - DP/C.Op – Debolex/EITB - Bat to London (TV movie, 2012) – DP/C.Op - Akhonmedia - Spot Alfa “Hazlo tu misma” (comercial, 2012) - DP - Dir.: Laszlo Hace - Gorilas Buena Gente (shortfilm, 2011) - DP/C.Op - Roberto Ruiz - Spot Keler “Etiquetas” (comercial, 2011) - DP - Dir.: Laszlo Hace - Villa Soledad, Belladona (music video, 2011) - DP/C.Op – Dir.: David R. Losada - Patria (TV serie, 2011) - 1st AC - Dir.: Algis Arlasukas - She’s Lost the Control (shortfilm, 2011) – Gaffer – Dir.: Haritz Zubillaga - Un Mundo Casi Perfecto (feature film, 2011) – Electrician – Dir.: Esteban Ibarretxe - Katebegitik (shortfilm, 2011) – C.Op – Dir.: Iban del Campo - La Piscina (shortfilm, 2010) - DP/C.Op - Dir.: Igor Garcia - Flysch, haitzen hitza (documentary, 2008) – Electrician – Dir.: Alberto Gorritiberea - La Buena Nueva (feature film, 2008) – Runner – Dir.: Elena Taberna