lehio bat beste mundu batera lehio bat nire barrenera

Musika

 Txikitan kantatzen nuen, gero ez. 2012an egindako bidai luze baten ondoren, geldirik bidaiatzeko beharra sentitu nuen. Horrela hasi zen berriz ahotsa nigandik irtetzen, horrela hasi nintzen kantuak egiten, eta horrela kantuek egiten naute ni.
BEIRATU UHARTE 2022
letrak
 Bizitzari begietara begiratu -edo beiratu-. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin -nahiz eta hauskor-. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu -hondatu ez dadin agian- diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Eta gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.
NOR ZARA ZU? URRETXU / USURBIL / UHARTE 2020 Azken hiru urteetan, Usurbil, Urretxu eta Uharte artean idatzi eta grabatutako kanta batzuen bilduma da. Uharten nahastu ziren kantak konfinamenduan zehar, eta garai horietan hitzak eta bideodeiak baino zerbait gehio partekatzeko beharretik eskegi ziren sarean. Ondoren liburu formatuan argitaratua izan da, kantuen hitzak, bestelako idatzi eta marrazkiak, eta musika digitalki deskargatzeko kodea barne.
letrak
Bolibia erdialdeko oihanean sortu eta grabatutako disko hau, Comunidad Inti Wara Yassi-rekin elkarlanean egin zen. Cochabamban izan zen nahastua eta kontzertu batzuk eman eta gero, Hegoamerika utzi nuenean kantu hauek ere bertan geratu ziren.
VOCES DE LA SELVA COCHABAMBA 2017
 Gauez, gurasoen bajeran esku-grabagailu batekin jasotako kantu sorta bat. Ondoren, instrumentu gehiagorekin apainduak izan ziren. Grabatu nuen lehen lana izan zen, jakin gabe zertarako grabatzen nuen ere.
PERU USURBIL 2016